ALBISTEAK

Monotipoak eta zeramikazko hainbat lan ditu ikusgai Euri Bruñak Aroztegin

Ibai Irasuegi Garai 2025eko abenduaren 16a

Hiruzpalau izeneko erakusketa du ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan Euri Bruña artista arrasatearrak. Hamabost monotipo eta zeramikazko beste hainbat lanekin osatu du bilduma eta abenduaren 28a arte izango da zabalik. Lan bakoitzak bere "unibertso partikularra eta xehetasunak" dituela adierazi du eta kontenplazio lana egitera animatu ditu ikusleak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak