San Silvestre Trail prestatzeko saioak emakumeendako

Mireia Bikuña 2025ko urr. 23a, 16:00

Hasi dituzte abenduaren 31ko Bergarako San Silvestre Trail prestatzeko emakumeendako korrika saioak. Maria Sanchez korrikalari bergararrak gidatuta, hilaren 19an egin zuten lehenengoa eta 35 emakumek parte hartu zuten. Bigarren saioa datorren domekan, urriaren 26an izango da.

Emakumeak trail mundura gerturatzeko behar batetik sortutako korrika saioak dira horiek, eta bigarren urtez egiten dihardute. San Silbestre Trail hartu dute aitzakia moduan, baina, egun horretako zirkuituaz harago, bestelako ibilbide eta paraje batzuk ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.

Hilaren 26an egingo dute bigarren entrenamendu saioa, Palmondotik abiatuta. Batzuk berriak dira, eta beste batzuk errepikatzaileak. Azken horietako batzuk egin zuten iazko San Silvestre Trail.

Hamargarrena

Aurtengoa hamargarren San Silvestrea izango da. Azken urteetako ibilbide berdinean 7,4 kilometroko proba egin beharko dute, banaka edo bikote mistoka.

Azaroaren 1ean zabalduko da San Silvestre Trailerako izen-ematea, Herrikrosa.eus atarian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak