Emakumeentzako bigarren korrika saioa egingo dute domekan

Ibai Irasuegi Garai 2025ko urr. 23a, 17:15

Joan den asteko emakumeen korrika saioa.

Palmondoko biribilgunean elkartuko dira, 9:00etan, eta Maria Sanchez korrikalari bergararrak gidatuko du saioa.

Joan den domekan hasi zituzten emakumeentzako korrika saioak. Domekan izango da bigarrena, lehena egin zen leku eta ordu berdinean. Hamar kilometroko saioa izan zen joan den domekakoa, eta 35 emakumek parte hartu zuten bertan. "Oso ondo joan zen lehen saioa, emakume asko etorri ziren eta erritmo polita hartu genuen", adierazi du Sanchezek.

Aurten, baina, berrikuntza nabarmen bat izango du ekimenak, saioetan zehar parte hartzaileek osasun-asegurua izango baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak