Hainbat presa eraitsi dituzte Deba ibaian

Mireia Bikuña 2025ko urr. 8a, 15:33

San Prudentzio presa txikia, Itavex presa eta Bergarako zentralaren presa txikia dira horiek. Eraisketa lan hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten ditu eta Europar Batasuneko Merlin proiektuaren baitan egiten dira.

Barrena Errota baserriaren ondoan zegoen San Prudentzio presak, zentral hidroelektriko bat elikatzen zuen. 2,4 metro altuera zuen. Eskuineko ertz erdia eraitsi dute, baina utzi dituzte jatorriko aztarna batzuk. Bestalde, Oñatiko ibaian zegoen Itavex presak guztiz eraitsi dute, ondare aldetik balorerik ez zuelako.

Deba ibaian egindako eraisketen ondorio nabarmenenak Elorregitik Bergara aldera zegoen Bergarako zentralaren presa txikian ikus daiteke. Hamar metroko ireki dute. Hondeatzeko makinak bertan daude, baina lanak guztiz amaituta.

Debagoienean, 2022tik

2022an ipini zuten abian Merlin proiektua, helburu bakar batekin: Europa osoko 25.000 km ibaien funtzionamendu naturala berreskuratzea. Helburu horrekin bat egin zuen Gipuzkoako Foru aldundiak, 2020-2035 aldian Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba ibaien arroetan dauden 228 oztopoei aurre egiteko jarduteko proposamenekin.

Uztailetik eraitsitako hiru presetatik harago, Deba ibaian oraindik ere presa dezente daude. 2022ko abuztuan egin zituzten lehen eraisketa lanak Debagoienean. Bergarako autobus geltoki pareko Matxiategi presa izan zen lehena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak