XVII. mendearen amaieran egin zuten Bergarako udaletxea, Lucas de Longa arkitektoaren gidaritzapean. Horrez gain, inguruetan du San Pedro Ariznoakoa eliza, XVI-XVII. mendeen artean eraikia, eta baita Errekalde jauregia ere, egun Laboratorium museoa dagoen eraikina. Hor da Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuzaren bizilekua izan zen Olaso dorrea ere, eta Azkarate Marutegi etxea eta Bergarako epaitegia, besteak beste. Aipatzekoak dira Bergarako Errege Mintegia eta Izagirre Moiua jauregia ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.