ALBISTEAK

Ikusmina piztu dute Okinak ikatzez egindako erretratuek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko martxoaren 31

Miguel Okinak ikatzez egindako 100 erretratuz osatutako erakusketak ikusmin handia piztu du asteburuan Bergaran, egubakoitzeko irekieratik hasi eta domekara bitartean hainbat bergarar pasatu dira-eta Aroztegi aretotik.

Okinaren jaiotzaren mendeurrenaren barruan antolatutako ekitaldia, Zurian beltz du izenburu erakusketak eta antolatzaileen irizpide nagusia izan da, salbuespenak salbuespen, gaur egun bizirik dauden bergararrak izatea koadroetako protagonistak.

Apirilaren 13ra arte zabalik egongo den erakusketaz gain, irailaren 20an Miguel Angel Elkoberezibarrek egindako Miguel Okinaren liburu biografikoa aurkeztuko dute eta urriaren 3tik 26ra egingo duten erakusketa antologikoarekin amaituko dira Okinaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak