Mugikortasun Astearen barruan Gipuzkoako Foru Aldundiak Jarri bizikleta prest MUGIrekin kanpaina jarri du martxan, Mugi txartel pertsonalizatua duten erabiltzaileek bizikleta konpontzeko doako zerbitzua jaso dezaten.
Atzo arratsaldean Bergarako Irala kalean egon zen aparkatuta zerbitzua eskaintzen duen kamioia eta bereziki arratsaldeko azken orduan hurbildu ziren bergarar batzuk. Bizikleta prest jartzeaz gain, gomendioak ere ematen dituzte. Gainera, kanpainarekin bat egiten duten erabiltzaileek zozketa baten parte hartzeko aukera ere badute, sari erakargarriekin.
Irailaren 19an Arrasateko Biterin, arratsaldez
Kanpainako kamioia Arrasateko Biteri plazan egongo da gaur, hilak 19, arratsaldeko lauetatik zortzietara eta, horrez gain, Arrasateko Lizarralde Kirolak dendan bizikletak doitzeko zerbitzua eskainiko zaie MUGI txartela erakusten duten erabiltzaileei.