Bergarara eta Arrasatera iritsiko da Jarri bizikleta prest MUGIrekin kanpaina datozen egunetan, besteak beste, Mugi txartel pertsonalizatua duten erabiltzaileek bizikleta konpontzeko doako zerbitzua jaso dezaten: Bergarari dagokionez, eguaztenean, hilaren 18an, eskainiko da zerbitzua, Domingo Irala kalean, 16:00etatik 20:00etara; Arrasateko kasuan, eguenean izango da, Biteri plazan, ordu tarte berdinean. Gainera, Arrasateko Lizarralde Kirolak establezimenduak bat egin du kanpainarekin, eta bizikletak doitzeko zerbitzua eskainiko die erabiltzaileei.
Era horretan, sustatzaileen hitzetan, herritarrak "matxura txikiengatik" erretiratuta dituzten bizikletak erabiltzera animatzea da asmoa eta, aldi berean, beste garraiobide batzuk uztera, batik bat, ibilgailu pribatua.