'Azalaren sakontasuna' erakusketa, abuztuaren 4ra arte ikusgai

Julen Murua Mesonero 2024ko uzt. 30a, 18:00

Bakarkako lehen erakusketa du bergararrak, eta etxean jarri du ikusgai, Aroztegi aretoan. Uztailaren 19an inauguratu zuten eta abuztuaren 4ra arte dago ikusgai erakusketa.

Aroztegia bezalako areto batean erakusketa jartzeagatik "oso pozik" azaldu da Ane Laskurain artista bergararra, "oso areto ona" baita. Erakusketaren helburuaz galdetuta, zera erantzun du. "Gura dudana da herritarrek nire lana ikustea eta jendeak ikus dezan gazteok artea egiten jarraitzen dugula. Era berean, artea gustatzen zaien gazteak artea egitera animatzea ere bada helburuetako bat". 

Txikitatik izan du gustuko arte mundua. "Arte ederrak ikasi nituen eta pintura master bat ere egin nuen. Azkenaldian, halaber, eskultura munduan sartuta nago eta estudio bat daukat Bilbon. Han jartzen ditut praktikan nire eskulturak". Horren guztiaren nolabaiteko nahasketa da erakusketak jasotzen duena. "Eskulturak dira, baina argazkiak ere baditu. Argazki horiek eskulturenak dira, Photoshop bidez moldatuta. Beraz, lotura bat dago bien artean".

Abuztuaren 4ra arte egongo da ikusgai, esan moduan, Aroztegi aretoan. "Animatu zaitezte. Hamar minutu dira, doan, eta merezi du", nabarmendu du Laskurainek. 

Aurrera begira, ez du geldirik egoteko asmorik bergararrak. "Pinturarekin jarraitu gura dut, baita eskulturarekin eta argazkilaritzarekin ere. Apur bat denetik egitea gustatzen zait".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak