Bergarako Hiria VII. San Martzial Igoera jokatu zen pasa den egubakoitzean, hilaren 24an. Kadete, gazte eta open mailako ziklistak batu ziren, eta 1.200 metroko igoera egin behar izan zuten; motza izanda ere, sekulako esfortzua egin behar izan zuten, desnibel handia gainditu behar baita. Daria Fomina izan zen azkarrena open mailan eta kronoigoeran; gazteetan, Maier Olano; eta kadeteetan, Ane Zubeldia. Bailarako ordezkariak ere izan ziren.
2024 mai 25 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.