Kadete, gazte eta open mailako emakumezko ziklistak elkartu dira Bergara Hiria VII. San Martzial Igoeran. Aurretik, lan motza baina oso gogorra: 1,200 metroko igoera, Lamaino-Etxebarri baserriraino, % 11,8ko batez besteko maldarekin, eta % 20ko eta % 25eko tarteekin.
Open mailan eta kronoigoeran Daria Foria (5.36) izan da azkarrena, gazte mailan Limousin taldeko Maier Olano (5.38) eta kadete mailan JRG Norclamp taldeko Ane Zubeldia (6.13).
Bailarako ordezkariak
Debagoieneko zortzi ziklistak parte hartu dute San Martzial Igoeran: kadete mailan, Igamo Packaging taldeko Ziortza Heredia (7.15), Izar Ezkibel (7.29), Maddi Oleaga (8.19) eta Aroa Saez (8.20); junior mailan, Igamo Packaging taldeko Itxaso Askasibar (6.57) eta Edurne Ormaetxea (7.30); eta open mailan, Zatika taldeko Olatz Gabilondo (6.16) eta Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza (6.26)
Sailkapenak
Jarraian dituzue maila bakoitzeko lehen bost sailkatuak
Kadeteak
- Ane Zubeldia: 6.13
- Maixa Odriozola: 6.38
- Naxara Odriozola: 6.38
- June Aranburu: 6.41
- Maialen Narbona: 6.42
Juniorrak
- Maier Olano: 5.38
- Irati Aranguren: 5.39
- Ane Beltran de Heredia: 6.26
- Ane Berastegi: 6.37
- Irati Mitxelena: 6.43
Open mailakoak
- Daria Fomina: 5.36
- Sofia Balaeva: 5.42
- Garazi Bergara: 5.56
- Maite Urteaga: 6.01
- Olatz Gabilondo: 6.16