HEMEN DEBAGOIENA

Lokatza artean bada ere, parte-hartzaileak gustura San Silbestre Trailean

Mireia Bikuña 2024ko urtarrilaren 2a

Pasa den domekan, abenduaren 31n, egin zen Bergarako San Silbestre Trail. 400 korrikalari baino gehiagok hartu zuten parte, eta Ibai Larrea antzuolarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan ziren irabazleak. Aitor Zunzunegi legorretarrak eta Nagore Uribesalgo bergararrak egin zuten bigarren, eta, bikoteka, berriz, Garazi Abasolo aretxabaletarra eta Jon Feijoo ondarroarra izan ziren garaileak. Guztiak ere gustura aritu ziren korrika, lokatza artean izan bazen ere. Bada, hemen duzue lasterketak emandakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak