Inoizko parte-hartze handienarekin ospatu dute Bergarako San Silbestre Trail lasterketaren zortzigarren aldia. 400 korrikalari baino gehiagok hartu du irteera, banaka zein bikoteka korrika egiteko. Ibilbidearen lehen zatia herriko kaleetan egin dute, eta San Antoniora helduta, segituan hartu dute goranzko bidea, San Migelera heltzeko. Bide zati horretan lokatz handia zegoen, eta erorikoak eta irristaketak egon dira.
Jarraian dituzue sailkapenak, mailaka.
Gizonezkoak
- Ibai Larrea Aranguren: 0.29.36
- Aitor Zunzunegi Tapia: 0.30.15
- Ander Uriarte Iturbe: 0.32.16
- Isaac Duarte Martinez: 0.32.17
- Iñaki Goenaga Aristi: 0.32.17
- Andoni Gomez Gutierrez: 0.32.25
- Mikel Arregi Iturbe: 0.33.03
- Martin Egizabal Barrachina: 0.33.55
- Xabier Urrutia Arruti: 0.34.25
- Markel Fernandez Belastegi: 0.34.25
Emakumezkoak
- Oihane Azkorbebeitia Urizar: 0.37.08
- Nagore Uribesalgo Sanchez: 0.42.07
- Ainhoa Oyanguren Lopez de Bergara: 0.42.54
- Lidia Peña Fernandez: 0.43.14
- Marianne Rebouças Batista: 0.44.08
- Olatz Korkostegi Oianguren: 0.46.20
- Eneritz Arizmendiarrieta Elorza: 0.47.16
- Izar Carmona Iñurritegi: 0.50.00
- Agurtzane Lete Larrañaga: 0.52.07
- Ainhoa Garitano gil: 0.52.16
Bikoteka
- Garazi Abasola Mujika/Jon Feijoo Garetxana: 0.37.03
- Ion Intxausti Unanue/Naroa Uria Olaizola: 0.40.22
- Laiane Arrospide Garmendia/Iñigo Larrarte Osinalde: 0.41.34
- Iker Azkarraga-Urizar Etxaniz/Maialen Artiach Arriolabengoa: 0.41.45
- Oihana Aragones Rebollo/Sergio Perez Aguilar: 0.43.17
- Marianne Rebouças Batista/Anartz Mugika Ledo: 0.44.08
- Jone Jauregi Anduada/Mikel Jauregi Anduaga: 0.44.32
- Saioa Galarraga Pardina/Julio Narbaiza Urrestarazu:0.44.36
- Martxel Garai Bengoa/Kimi Lopez de Aretxaga Biallosterski:0.45.40
- Ainize Lizarralde Ugalde/Gorka Etxezarreta Ugalde: 0.46.34
Elkartasun lasterketa
Nagusien lasterketaren aurretik umeena egin dute. San Martin plazatik hasita Irala kaleraino egin dute korrika. Eskutan eraman dute elkartasun kutxan uzteko jakiren bat: turroia, pasta, txokolatea, arroza... Ostean, txorizo-pintxoa dastatu dute.