Ligako hamabigarren jardunaldia jokatu zuten pasa den zapatuan, hilaren 18an, eta bergararrek garaipena eskuratu zuten, Agorrosinen. Urola izan zuten aurkari, eta 1-0 irabazi zuten. Gaur-gaurkoz, 26 puntu dituzte, eta hirugarren postuan dira Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailan. Gertu dituzte aretxabaletarrak ere, lider baitaude; lehen hiru postuetan daude, beraz, bailarako bi talde. Are gehiago, bi horien arteko derbia izango da domekan, hilaren 26an.
2023 aza 18 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.