Bergarak indartsu jarraitzen du Agorrosinen

Mireia Bikuña 2023ko aza. 18a, 20:32

Nahikoa izan da gol bat sartu eta serio defendatzea Urolaren aurka hiru puntuak eskuratzeko, eta sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. "Orain gozatzen ari gara, baina badakigu oso liga luzea dela", esan du Oier Ugalde kapitainak.

Izan ere, hori da denboraldi honetako Bergararen ezaugarri nagusia: etekin handia ateratzen diola sartzen dituen golei. Laugarren partidua da atea hutsean mantendu eta partidua irabazten duena. Are gehiago, oso erregular dabil Ruiz de Larramendiren taldea txapelketa hasi zenetik, eta Agorrosinen puntu bakarra galdu du. Horrek guztiorrek erakusten du zergatik dagoen sailkapenaren hirugarren lekuan, 26 punturekin.

Abantaila 20. minutuan

Lezioa ondo ikasita atera dira mahoneroak futbol zelaira. Nola jokatu, nola presionatu, nola defendatu... Urola mendean hartuta, abantaila hartu du markagailuan 20. minuturako. Eskuin hegaletik egindako jokaldian Oier Jauregik atezaina gainditu du jaurtiketa gogor batekin.

Abantailarekin gauzak beste modu batera ikusten dira, eta hala egin du Bergarak. Lehiaren erritmoa menderatzeko gai izan da, aukera garbi askorik sortu ez dituen arren.

Atsedenaldiaren ostean, apur bat esnatu da Urola, eta kontraeraso batzuetan ahalegindu da defensaren bizkarra topatzen. Baina, Ekhi Basterra atezainak apenas izan du lanik.

Zelai erdian gogor lan egiteko partidua izan da, eta hori oso ondo egin dute etxekoek. Lan horrek eman ditu emaitzak: hiru puntu gehiago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak