HARMAILATIK

Antxintxika krosak emandakoa, 'Harmailatik' saioan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko azaroaren 7a

Antxintxika triatloi taldeak antolatuta, hamazazpigarren krosa egin zuten pasa den larunbatean. Korrika ez ezik, handbike modalitatean, patin gainean edo gurpildun aulki berezietan ere hartu zuten parte herritarrek. Hamar kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, Soraluzetik Bergarako Irala kaleraino. Batzuk, aurrealdean ibiltzeko asmoz zebiltzan; beste batzuk, lasterketa beste martxa batean egiteko gogoz zeuden. Bada, hemen duzue Antxintxika krosak emandakoa, eguneko irudiekin eta parte hartzaileen hitzekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak