HEMEN DEBAGOIENA

Zaintza emakumeen betebeharra bakarrik ezin dela izan aldarrikatu dute emakume pentsiodunek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urriaren 25a

Bergaran elkartu ziren urriaren 20an, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko  emakumeak. Zaintzaren inguruan hausnartu zuten, eta zaintza publiko, duinak eta kalitatezkoak aldarrikatu zituzten.

Azken urteetan zaintzaren inguruan eztabaidatzen dabiltza. Zainketei buruzko dekalogoa aurkeztu zuten batzarrean, eta lau eztabaida-taldetan banatuta hausnartu zuten gaiari buruz. Azkenik dekalogoa onartu zuten. Zaintza publikoa, duina eta kalitatezkoa eskatu zuten, eta zaintzaren gaia edukiz betetzeko unea dela aldarrikatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak