Euskararen aurkako "oldarraldia" salatzeko dei egin dute Bergaratik ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urr. 17a, 17:25

Oldarrialdiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat leloarekin azaroaren 4rako euskalgintzak deitu duen manifestaziora batzeko deia egin dute gaur goizean Bergarako San Martin plazan egindako agerraldian. Bergarako Udaleko ordezkariek hartu zuten parte agerraldian eta baita herriko ikastetxeetako eta euskalgintzako eragileetako ordezkariak ere. 

Uste dute ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra dagoela; oldarraldia bat, alegia. Diote sententzia horietan guztietan badagoela elementu komun bat: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarren hizkuntza eskubideen gainetik eta, beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan. Horregatik, diote, euskalgintzaz haragoko herritarrek ere batu nahi dituzte Bilbon.

Deialdiak herriz herri egingo dira

Tokian toki egingo dituzte deialdiak, eta Bergarako kasuan autobusa antolatu dute azaroaren 4an Ibargairaiko geltokitik irtengo dena 15:15ean. Buelta arratsaldeko zazpietan izango da. Autobuserako izena eman daiteke Ganbara eta Pol-Pol tabernetan edo Jardun euskara elkartearen bidez. Ikasle eta langabetuek bost euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek hamar euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak