Lesarriko tunelaren birgaitze integralerako obrak barru-barrutik

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urr. 3a, 16:23

AP-1ean, Bergarako Lesarriko tunela osorik berritzeko lanak irailaren 22an hasi zituzten, eta barruko instalazioak berritu eta tuneleko bi hodien eustea eta estaltzea indartuko dute. Horiek egiteko segurtasun neurri zorrotzak ezarri dituzte, eta, egiten ari direnak azaldu ditu Iñigo Cadarsok, Lesarriko tuneleko obrako arduradunak.

Lesarriko tunelak 20 urte bete ditu egin zenetik, eta, ordutik lau erorketa izan dira tunelean. Teknikariek tunela segurua dela adierazi arren, segurtasuna handitzeko lanak direla adierazi du Iñigo Cadarsok, Lesarrik tuneleko obrako arduradunak. "Tunela segurua da, baina, erabiltzaileei segurtasuna ziurtatzeko proiektu hau egin dugu; segurtasun hori handitzeko.  Tunelean leku estua da, eta, hogei urte eta gero obra egitea ezinbestekoa iruditu zitzaigun".

Aurrera begirako azterketak egiteko onura

Bidegiko sail teknikoak tunela birgaitzea erabaki du, eta lan horretarako egin beharrekoak nola egiten ari diren zehaztu du Cadarsok. "Eibarretik Arrasateraino, tunel guztiak telarekin daude, eta , tunelak aztertzeko arazo bat da. Hau da, ezin dugu ikusi fisurak sortzen diren. Hori horrela, obra honekin tela horiek kendu, eta, beste sistema batekin jarriko dugu inpermeabilizazio hori, eta, azterketa horiek errazago egin ahal izango ditugu. Horrez gain, buloiak sartuko ditugu puntu konkretu batzuetan, eta, tunel osoan zehar gunita errefortzu bat ezarriko dugu, epe luzera begira tunelaren bizitza luzatzeko".

Tuneleko azterketak egiteko kentzen ari diren tela.

Iñigo Cadarso, Lesarriko tuneleko obrako arduraduna, lanetara bidean.

Segurtasuna aurrena

Tunelaren sarreran, bypassa jarri dute, eta pasabidea zazpi hilabetez mantenduko dute. Horrekin batera, lanak aurrera eraman aurretik, segurtasunari garrantzia handia eman diotela adierazi du Cadarsok, lanegunetako lehen orduetan auto-ilarak sortu ahal ziren beldurra zutelako. "Normalean halako obretan, obrako kotxe guztiak eta kamioiak zuzenean autopistatik sartzen dira, baina, kasu honetan, sarbide ezberdinak sortu ditugu lanetarako sartu-irtenak erraztuz… Bypass-ari dagokionez, ahalik eta errepide mozketa laburrena egiten saiatu direla ere adierazi du obrako arduradunak.

Lesarriko tuneleko sarreran bypass-a.

Epe luzerako lanak

Lanak apirila amaierarako amaituta izatea aurreikusten da, eta udako etenaren ondoren, 2024ko irailean, hodia Behobiarako norabidean berritzeko obren bigarren faseari ekingo zaio berriro, eta trafikoak bypass-etik desbideratuko dira. Bypass hori hodi berrituan jarriko da, Gasteiz noranzkoan. Lanak, osotasunean, 2025eko maiatzean amaituko dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak