Debarro txapelketako 74. aldiko finalak jokatu zituzten domeka eguerdian Bergaran, eta hiru finaletatik bi irabazi dituzte bergararrek. Kadete mailan, Etxabe-Etxeberria bikotea nagusitu zen, 22-11 amaituta partida. Nagusietan, berriz, Atxotegi eta Etxaniz izan ziren garaile, 19-21 eginda. Gazteek, ordea, ez zuten irabazterik izan, 22-8 galdu baitzuen Lazpiur-Alberdi bikoteak soraluzetarren aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.