Jose Agustin Aranzabal 'Gaztelu' omenduko dute ekainaren 10ean, Agorrosinen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko eka. 7a, 18:12

Jose Agustin Aranzabal Gaztelu-ri omenaldia egingo diote zapatuan Agorrosinen, 12:00etan hasita. Ekitaldi xume batekin gogoratu nahi dute Bergarak historian izan duen jokalari garrantzitsuenetako bat. 2020ko abenduaren 30ean hil zen Gaztelu; orduan pandemiak ez zuen omenaldirik ahalbidetu eta BKEk ekainaren 10eko data zehaztu dute jokalari bereziari aitortza egiteko.

Zapatuko ekitaldian, Liga Nazionalerako igoera lortu duen gazte mailako taldea ere izango da protagonista eta ondoren Bergarako eta Realeko beteranoek lagunarteko partidua jokatuko dute. Partiduaren amaieran 2023ko Mahonero Sariak banatuko dituzte.

Omenaldiko kartela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak