Udalak, Jardunek, Aidau haur zerbitzuak, San Joxepe elkarteak, Nagusilanek eta Duintasuna elkarteak hartu dute parte esperientzia pilotu hori antolatzen.
Oxirondo azokan elkartu ziren eta pista-joko bat jarraituz, San Joxepera eta Bideberrira heldu ziren; hiru talde osatu zituzten han eta gune bakoitzean jolas ezberdinak egin. Oxirondo azokan, esaterako, Jazz-dance zer den azaldu zieten gaztetxoek erretiratuei eta dantzan aritu ziren ume eta nagusiak. Elkarri baloia pasatuz ere egin zuten jolas.
San Joxepe elkartean, berriz, igelaren jolasa eta toka nolakoak diren ikusi zituzten umeek, eta nagusien azalpenak entzun eta gero hasi ziren jolasten. Bideberrin, bestalde, soka-saltoan aritu ziren umeak eta nagusiak.
Jolasak amaitzean, Munibe plazan elkartu ziren hiru taldeak, eta elkarrekin, txokolatea eta gailetak jan zituzten.