Gure Ametsa: meza, zuzeneko musika, omenaldia eta bazkaria 50. urteurrena borobiltzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mar. 25a, 16:19

Bergarako Gure Ametsa elkartekoek 50. urteurreneko egun handia izan dute gaur, martxoak 25. Hamaiketakoarekin hasi eta San Antonioko ermitatxoan meza, Bergarako Musika Eskolaren orkestra gaztearen kontzertua, Miguel Angel Ibarzabal eta Andres Fernandez bazkide fundatzaileei omenaldia eta bazkaria izan dute.

Omenduak izateko motibo berezirik ez dutela dio Ibarzabalek, baina hala ere estimatzen dutela: "Ez dugu ezer berezirik egin, 50 urtetan kuota ordaindu, elkarteaz gozatu... Egia da kultura arloko ekitaldietan lagundu dugula baina omenaldi bat egiteko moduan... Estimatzen da, hala ere". Fernandezek ere eskertu du: "Migel Angel eta biok auzokoak gara, elkartetik 40 metro eskasera bizi gara. Beraz, ilusio egiten digu auzoan omenaldi bat jasotzeak; ez dugu Everest igo edo Frantziako Tourra irabazi, baina 50 urtez hemen egon gara".

Gure Ametsa elkarteko bazkide batzuk bazkalaurreko mokadutxoarekin.

Esandako moduan, goiz osoko egitaraua izan dute elkartearen 50. urteurrena ospatzeko. Hamaiketakoa, meza, Bergarako Musika Eskolaren orkestra gaztearen kontzertua eta bazkide guztiendako –gaur egun 30 bat dira– bazkaria izan dute: menestra, itsas-zapoa amerikar erara eta tarta.

Bergarako Musika Eskolako orkestra gaztearen kontzertua.

Bazkide omenduak beste bazkide batzuekin batera, elkartearen atarian. Argazkia: Gure Ametsa.

Erlazionatuak

Ametsa errealitate bihurtu zenetik 50 urte

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023 mar 24 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak