HARMAILATIK

Hirugarren aldiz jarraian irabazi du Bergarak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 7a

Domeka arratsaldean jokatu zen UDAren eta Bergararen arteko derbia, Agorrosinen. 2 eta 1 irabazi zieten bergararrek aretxabaletarrei, eta, hala, azken hiru partiduak jarraian irabazita, atzealdeko postuetatik ateratzen dabiltza. Egun, 16. postuan daude, 22 punturekin, eta Aretxabaletak, berriz, puntu bat gehiago du. Dena den, etxekoek ez zuten partidua hasieratik izan kontrolpean, UDAko jokalariek izan baitzuten baloia batik bat lehen zati osoan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak