Bergara irabazle, UDAren kontrako derbian (2-1)

Jagoba Domingo 2023ko otsailaren 5a

Bergararrak erasoan UDAren aurkako derbian.

Partidu gorabeheratsua jokatu dute Agorrosin futbol zelaian Bergarak eta UDAk. Hiru puntuak etxekoendako izan dira.

2 eta 1 irabazi dio Bergarak UDAri Agorrosinen gaur arratsaldean. Hala eta guztiz ere, etxekoek ez dute partidua kontrolpean izan hasieratik, izan ere, UDAk egin du lehenengo gola, hasi eta sei minutura. Gainera, lehen zati osoan zehar UDAko jokalariek izan dute baloia gehienbat eta Bergarari kontraerasoan aritzea egokitu zaio. Etxekoen lehenengo gola lehen zatia bukatu aurretik etorri da, Bergararren aldeko falta baten, UDAko atezainaren despiste baten ondorioz baloiak aretxabaletarren ate barruan bukatu duenean.

Bigarren zatian jokoa nahiko nahasia izan da. Bergarak bigarren gola sartzea lortu du eta aretxabaletarrak estutu duten arren, ez dute golik sartzerik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak