ALBISTEAK

'Cuerdas' film laburra eskaini dute Bergaran Larramendiko Arnasa taldearen eskutik

Txomin Madina Milikua 2023ko otsailaren 1a

Estibaliz Urresolak zuzendutako pelikulak nazioarteko hamalau sari lortu ditu, eta Goya Sarietan Film Labur Onenaren mailan izendatuta dago. Petronorrek Muskizen duen koke plantaren aurkako Meatzaldea Bizirik taldeko hainbat kidek hartu dute parte ikus-entzunezkoan; tartean, atzoko emanaldiaren ostean egin zuten solasaldian hitza hartu zuen Sara Ibañez medikuak. GuraSOS taldeko kide eta abokatu Joseba Belaustegi ere izan zen bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak