Toti Martinez de Lezea: "Ez nuen sekula pentsatuko 'Bretxa'-rekin musikal bat egingo zutenik"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko abe. 26a, 15:29

Bretxa eleberri ezagunaren egile Toti Martinez de Lezea Bergaran izan da gaur, abenduak 26, Bergarako Antzerki Musikala (BAM) taldeko Valen Moñux eta Oihan Vegarekin batera; laugarren emanaldi bat Bergarako frontoian egingo dela-eta etorri da bisitan Martinez de Lezea. Bergarako emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Ohikoa duen umorearekin kontatu dio GOIENAri nola jaso zuen proposamena: "Valen eta Oihan etorri zitzaizkidan Larrabetzura Bretxa-rekin musikal bat egingo zutela esanez; esan nien egin zezatela, baina zoratuta daudela pentsatu nuen. Ez nuen larregi espero eta denbora pasatu ostean ikusi nuen zoratu hauek lanean jarraitzen zutela asko poztu nintzen. Ez nuen sekula pentsatuko Bretxa-rekin musikal bat egingo zutenik. Pelikula bat? Akaso... Baina musikal bat? Halako jendetza inplikatuko duena, gainera? Ederra!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak