Gainera, jende beharrean daudela diote: "Buruhauste handiak izan ditugu aurten jaiak prestatzeko; egoera bera bizi badugu datorren urtean, ez dakit egitaraua antolatzerik izango dugun...".
Bideberritik Oxirondora aldatuko da txosnagunea, baina egitarauak pandemia aurreko jaien itxura dauka. Askotariko ekintzen artean, Xaxaukoek nabarmendu dute aurtengo eragile omendua Ndank Ndank elkartea izango dela: "Hamar urte bete dituzte eta pentsatu genuen merezi zutela omenaldia jasotzea; oso gustura hartu dute albistea".