Duela 30 urte abiatu zuten Bergarako Amodiozko Gutunen lehiaketa. Aurtengo edizioan, 69 gutun aurkeztu dituzte eta lehiaketak izandako bilakaeraz, datu deigarriez…, aritu da berbetan Jardun euskara elkarteko Maitane Arizabaleta Astiazaran, Goienako platoan. Horrekin batera, Iñaki Serrano Lasa eibartarra izan da aurtengo lehiaketan lehen saria jaso duena, eta modu telematikoan bere lana ere izan du hizpide.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.