Kadete, gazte eta 21 urtez azpiko mailetako Euskadiko Karate Txapelketak jokatu ziren zapatuan Labegaraietako Kiroldegian, Bergaran. Kata zein kumite modalitatetan aritu ziren karatekak, eta lehian aritu ziren debagoiendarretatik hiruk urrezko domina kolkoratu zuten kumite modalitatean: gazte mailan, Ariane Martin bergararrak 53 kiloz azpikoan, eta 21 urtez azpikoen artean, Joanna Perez aretxabaletarrak 61 kiloz azpikoan eta Alazne Unzurrunzaga oñatiarrak 61 kilotik gorakoan. Hona Harmailatik saiorako egindako erreportajea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.