Katxalin elkarteko kideek zein Udaleko ordezkariek adierazi zuten "ezinbestekoa" dela gaurkoa bezalako egun bat egitea, gaitza ikustarazteko. Eta haiekin izan ziren Royde S.Coop. enpresako kideak ere, Katxalin elkartearen babesle gisa, eta lazo arrosa jarri zuten udaletxeko balkoian.
Hala, gaurko egunaren harira egingo dituzten ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak eta aste osoan zehar balkoiak edota terrazak arrosez apaintzeko deia egin du Katxalin elkarteak.
Mahai informatiboak zapatuan
Zapatuan, urriaren 23an, mahai informatiboak jarriko dituzte Bergarako lau puntutan eta diru bilketa ere egingo dute, gaitzaren ikerketan diharduen Biodonostia enpresara bideratzeko.
Bestalde, martxa solidarioa ere egingo dute, zazpigarrenez, urriaren 31n, Donostian, 11:00etan Alderdi Ederretik abiatuta. Urriaren 29ra arte eman daiteke izena eta kamisetak erosteko aukera ere egongo da, Arrasateko Eroski hipermerkatuan.
Azkenik, Katxalin elkartekoek azaldu dute edozeini laguntzeko prest daudela, esaterako, gorro eta ileordeekin, Bego eta Marije ile-apaindegian.