Zabaldu dute intsumisioa Bergaran nola bizi izan zuten jasotzen duen erakusketa

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urr. 2a, 16:01

Argazkiak, kartelak, kamisetak, txapak, liburuak eta ikus-entzunezko bat bildu, prestatu eta ikusgai jarri dituzte Aroztegi aretoan Bergarako intsumisio mugimenduaren historia kontatzeko. Urriaren 24ra arte egongo da zabalik.

Argazki asko, kartel ugari, gertakariak kronologikoki kontatzen dituzten datuak zein prentsako artikuluak eta ikus entzunezko bat daude, besteak beste, Aroztegi aretoan zabaldu duten erakusketan. Intsumisioaren mugimendua Bergaran nola bizi izan zuten kontatzea da helburu.

Erakusketa bera hilaren 24ra arte egongo da zabalik. Urriaren 13an, baina, Intsumisioa Bergaran. Desobedientziarako bide bat izeneko dokumentala estreinatuko dute Seminarixoan (20:00), Asier Altuna Kixi-ren aspaldiko beste lan batekin batera, gaiarekin lotura duena. Aurrerago gaztetxean ekitaldiren bat egiteko asmoa ere badute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak