Bertso, poesia eta antzerki artean saritu denek jaso zituzten euren sariak, lehenago, garaikurrak jasotzera taula gainera igo behar zirenean bete beharreko protokoloa entseatu eta gero. Eta urtero moduan, idatzizko ipuinen, bertsoen, poesien, komikien eta interpretazioa moduko kategorien sariak banatu zituzten, 35 guztira. Izan ziren, sari bakarrarekin konformatu ez eta eskuak bete sari eraman zituztenak.
Parte-hartzeari dagokionez gustura geratu dira antolatzaileak, idazlan kopurua beste edizio batzuetakoa baino zerbait handiagoa izan da, bereziki nagusien kategorian, nahiz eta pandemia egoeran jarraitzeak sariketan eragina izan duen.