Erabat normala ez, baina iazkoarekin alderatuta "erdi normala" izan da Estepan Plazaolaren hitzetan gaur eguerdian egin duten sari banaketa ekitaldia. Izan ere, pandemia egoerak oraindik neurriak zorrotz jarraitzea eskatzen du, eta protokoloa zorrotz bete dute Seminarixoan.
Koldo Eleizalde sariketako saridunak aretoan izan dira, eta bertso, poesia eta antzerki artean denek jaso dituzte euren sariak. "Parte-hartzeari dagokionez gustora geratu gara, idazlan kopurua beste edizio batzuetakoa baino zerbait handiagoa izan da, bereziki nagusien kategorian, eta oso maila politeko lanak egon direla esan digute epaimahaiko kideek, eta interpretazio arloan ikus-entzunezko lanak-eta jasotzen ditugu, eta hor bai, hor gazteek zailtasun handiagoak izan dituzte lanak entregatzeko. Izan ere, eskoletan bertan interpretazioa landu egiten duten arlo bat da, eta aurten ez da halakorik egon. Eta horrenbestez, normala den moduan lan kopuruan jaitsiera izan dugu. Baina, pozik geratu gara aurtengo edizioak ere eman duenarekin", adierazi dio GOIENAri Plazaolak.
Koldo Eleizalde saridunen zerrenda:
Ipuin idatzia - 1. kategoria. Maila bereko hiru sari:
- Gabi eta ostadarra. Anouk Izagirre
- Lili eta baso misteriotsua. Garazi Lonbide
- Hontz magikoa. Enara Urrutia
Ipuin idatzia – 2. kategoria. Maila bereko hiru sari:
- Zaldia eta edabe magikoa. Garazi Amesti
- Gnomo erraldoia. Irati Aperribai
- Opil magikoa. Eneko Muñoz
Ipuin idatzia – 3. kategoria. Maila bereko hiru sari:
- Gu gara antzerkia. Edurne Berraondo
- Euri motak. June Contreras
- Lorrin jaunaren jaka beltza. Ainara Revilla
Ipuin idatzia – 4. kategoria
- 1. saria: Nikoren enrrokea. Julen Badiola
- 2. saria: Olatzen bizitza. Kaiet Heis
- 3. saria: Medailoi maitagarria. Maite Errasti
Ipuin idatzia – 5. kategoria
- 1. saria: Gauza txiki handiak. Aroa Elortza
- 2. saria: Afaria. Itziar Olaizola
- 3. saria: Esan gabekoak. Eider Elorza
Poesia – 5. kategoria
- 1. saria: Erdibitu erdiminduak. Aroa Elortza
- 2. saria: Redshift. Unai Larrañaga
Bertsoa – 1. kategoria. Maila bereko bi sari:
- Jolas motak. San Martin LH-5B
- Drogak. Aranzadi LH-6A
Bertsoa – 2. kategoria
- 1. saria: Berrogeialdia. Nagore Galeano
- 2. saria: Bergarako jaiak. Xabat Etxeberriar-teun
Bertsoa – 3. kategoria
- 1. saria: 2027. Urko Arregi
- 2. saria: Lerro artean. Itziar Olaizola
Komikia – 1. kategoria. Maila bereko hiru sari:
- Halloween gaua. Elene Aranburu, Ane Ibarra, Iraia Larrañaga eta Gorka Reparaz
- The white investigators. Maialen Arregi, Ainhoa Gonzalez, Henar Lopez eta Malen Pineda
- Zirkuko istripua. Edurne Berraondo
Komikia – 3. kategoria
- 1. saria: Etorkizuneko presoak. Jon Errasti
- 2. saria: SOS aditzak. Idoia Martinez
Interpretazioa / Kontaketa – 1. kategoria. Maila bereko bi sari:
- Txanogorritxu eta otso beltxu. San Martin HH-5
- Polita. San Martin HH-5
Interpretazioa / Kontaketa – 2. kategoria. Maila bereko bi sari:
- Umore On II. Jarduneko antzerki eskola
- Ohe hegalaria. Saioa Gallastegi
Interpretazioa / Kontaketa – 3. kategoria
- 1. saria: Umore On III. Jarduneko antzerki eskola
- 2. saria: Medailoi maitagarria. Maite Errasti
Interpretazioa / Kontaketa – 4. kategoria
- Edurne Zuri. Jon Errasti