H-Enea erakundeak eta Debagoiena 2030 ekimenak elkarlanean martxan jarritako 'Birgaitzen' proiektuak etxebizitzak ditu ardatz nagusi. Zehatzago esateko, eta CO2a murrizteko helburuarekin, etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzea. Bergarako Bolua auzoan egin gura dute hurrengo esku-hartzea, eta horren berri emateko batzarra deitu dute martxoaren 24an, 18:00etan, Boluko frontoian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.