ALBISTEAK

5.500 debagoiendarrek eman dute izena momentuz Euskaraldian

Hasier Larrea 2020ko aza. 5a, 16:49

Euskaraldiari hasiera emateko bi aste falta direla, norbanakoen izen emateek azken egunetan gora egin dutela azpimarratu dute antolatzaileek.

Euskaraldiari hasiera emateko bi aste falta diren honetan, norbanakoen izen emateek gora egin dutela azpimarratu dute antolatzaileek. Hala eta guztiz ere, ez dira konformatzen, eta jendea ariketa sozialera erakartzeko kanpainak burutuko dituzte Debagoieneko herrietan.

Antolatzaileek zenbait konfusio nabaritu dute jendearengan. Alde batetik, badago lehen edizioan apuntatuta bigarrenean ere izena eman duela uste duenik. Bestetik, zenbait entitateetan ere bada azalpenak eman beharrik ere.

Kopurutan, dagoeneko 5500 debagoiendar baino gehiago animatu dira Euskaraldian izena ematera. 1800 Arrasaten, 1400 Bergaran, 1000 Oñatin, 600 Aretxabaletan, 300 Eskoriatzan, 210 Antzuolan, 130 Aramaion eta 100 Elgetan. Jende berriaren parte hartzea ere igartzen ari dira sustatzaileak. 

Ahobiziak %80tik gora zenbatu dira momentuz, eta Belarriprestetan egin nahi da erakartzeko esfortzua batez ere. Ariketa soziala hau denon artean egin beharrekoa delako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak