Berritu dute Bergarako Ibargarai kalearen zati bat

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ira. 25a, 11:33

Amaitu dituzte Bergarako Ibargarai kaleko 4 eta 14 atarien arteko zatia berriro urbanizatzeko lanak. Obra konplikatua izan da, zirkulazio handiko gune baten egin dena eta eragozpenak eragin dituena. Eragozpenak eragozpen, Udala "oso pozik" dago obraren exekuzioarekin.

2019ko abuztuan ur sarean matxura bat izan ostean urgentziazko interbentzio bat egin zuten eta ondoren, behin betiko soluzio bat emateko beste zenbait lan ere esleitu ziren. Aurtengo maiatzean hasi zituzten obrak, pandemia garaian, eta Gorka Artola alkatearen arabera, obrak gehien kaltetuko zituzten eragileekin harremanetan izan dira obra aurretik eta obrak iraun bitartean. "Emergentziaz sortutako behar bat da, bere momentuan behin-behineko soluzio bat eman zitzaiona eta behin betiko konponbidea behar zuena. Proiektua idazterakoan eta exekutatu aurretik, pandemia garai betean, jarri ginen harremanetan bizilagunekin eta merkatariekin; orduan komunikatu genien epeak aurreratzeko aurreratu genuela obraren hasiera. Eragozpenak sortuko genituela bagenekien baina hasieratik kalte horiek ahalik eta txikienak izaten saiatu gara", dio Gorka Artola alkateak.

"Oso gustura" exekuzioarekin

Udala oso gustura dago zailtasunak ikusita Construcciones Artzamendi enpresak obra nola exekutatu duen: "Uste dugu exekuzioa oso txukuna izan dela. Sarrera-irteerak eta ingurua ahal bezain ondo errespetatu dira; oso gustura gaude obrarekin".

Seminarioko patioan konponketa txiki batzuk egitea baloratzen

Lanak iraun artean seminarioko patioaren zati bat baliatu dute obra-hondakinetarako. Gunea garbitu dute dagoeneko eta Udala patioan bertan konponketa txiki batzuk egitea ari da baloratzen: "Okupazio bat egin behar izan zen ikastolak patio moduan erabiltzen duen Udalaren eremu horretan. Asmoa bazen horrenbeste inkognita sortu dituen ikasturte hasiera honetan ahalik eta kalte gutxien eragitea; lehenbailehen guztiz kentzea nahi dugu eta baloratzen ari gara patioan konponketa txiki batzuk egitea. Konponketa oso puntualak izango lirateke, baina beharrezkoak balira baloratuko dugu egitea". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak