Salaketa irmoa
Ez dela lehenengo presoa espetxean hiltzen dela adierazi dute Bergarako Sortuko ordezkariek. "Espetxe politika honen helburua presoa txikitzea da, eta horrek heriotzera eraman du Igor. Larria iruditzen zaigu beraien legedia ez dutela errespetatzen; gainera, kontuan hartu behar dugu, beraien legedia ETA bizirik zegoen garai batean egindakoa dela. 10 urte dira ETA desagertu zela, eta, eskatzen dugu berehala amaitu behar dela dispertsioa, preso gaixo guztiak kalera irten behar direla, eta konponbide prozesu denetan moduan preso politiko guztiak kalean egon behar direla".
