Bergarako Sortuk mobilizazioa deitu du gaurko, Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza salatzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 7a, 10:14

Eguenean, Igor Gonzalez Sola hilik agertu zen Martuteneko ziegan. Bilboko presoak 47 urte zituen eta uztailean lekualdatu zuten Martutenera. Kondenaren hiru-laurdenak beteta zituen jada, martxotik.

Bergarako Sortuk mobilizazioa deitu du gaurko, hilak 7, 19:30ean, Bergarako Plazan. Sortuk azaldu du Estatu Espainiarraren Espetxe Politika dela "heriotzaren erantzule": "Espainiako estatua eta gobernua dira heriotza honen arduradunak, larri gaixorik eta kondenaren 3/4 beteta zuen presoa kartzelan beraien legalitatearen kontra preso mantendu dutelako".

2005eko martxoan atxilotu zuten Gonzalez Sola, eta 20 urteko kondena ezarri zioten, ETAri laguntzea, armak gordetzea eta dokumentuak faltsutzea egotzita. Inkomunikatuta eduki zuten eta torturak salatu zituen bilbotarrak. 2008an eta 2009an, Puertoko kartzelan eta gero Badajozkoan, bere buruaz beste egiten saiatu zen.

Bergarako Sortuk, bestetik, adierazi du "aski da esateko ordua" dela: "Ez dugu egoera hau inondik inora onartzen. Preso, iheslari eta deportatu politikoen askatasuna exijitzen dugu, konponbide prozesu guztietan ohikoa den bezala". 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak