Sanmartinik ere ez, COVID-19aren bilakaerak ez du orain arte ezagutu ditugun jaiak ospatzea ahalbidetzen. Pentekosteetatik hasita festez gozatzeko aukerarik izan ez dela jakinda Bergarako Udala hasita zegoen bereziki helduen danborradara begira lanean. Egokituta izanda ere, bergararrentzat danborrada hori ekitaldi oso berezia delako.
Hori horrela, ekitaldi apal batzuk antolatu dituzte San Martin egunaren bueltan kultura kutsu nabarmena dutenak. Udal Gobernuak ulertzen duelako behar diren neurriak hartuta kultura segurua dela.
Antolatu dituzten ekitaldiak:
Irailak 10, eguena
19:00 Erroa eta Geroa dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia Seminarixoan.
Irailak 11, egubakoitza
19:30 Soraluce txapelketako finala Udal pilotalekuan.
19:30 Bikote nagusientzako 35. Dantza Solteko Txapelketa, Moises Azpiazuren oroimenez, seminarioko karpan.
Antolatzailea: Bergarako Musika eta Dantza Eskola.
Irailak 12, zapatua
09:30 Barazki eta fruta azoka, bertako ekoizleekin, Fraiskozuri ibilbidean.
Irailak 13, domeka
13:00 Baldin Bada, margoa eta zuzeneko musika uztartzen dituen antzezlana, San Martin plazan.
Irailak 15, martitzena
18:30 Emakumeen Bergara Hiria Pilota Txapelketa (pilota mistoarekin) Udal pilotalekuan.
22:30 Nagusien Danborrada, Bergarako etxeetako balkoi eta leihoetatik, Bergarako Udaleko youtubeko kanalean konektatuta.
Irailak 16, eguaztena
17:00 Haurren danborrada Bergarako etxeetako balkoi eta leihoetatik, Udaleko youtubeko kanalean konektatuta.
Irailak 20, domeka
12:30 Musika Bandaren kontzertua, Boluko frontoian.