Tristura eta etsipena aipatu dituzte, baina baita ere segurtasuna eta ardura. Hala, Bergarako Udalak ez du aurten Pentekoste jairik antolatuko.
Goiena Telebistak Seminarixoan egindako zuzeneko saioan izan dira biak. Argi dute egun oso bereziak direla honakoak bergarar guztientzat. Egoerara egokitzeko eskaera egin dute, eta ziur daude berandu baino lehen etorriko direla kalean elkartzeko eta jaiak ospatzeko egunak.