Aitor Eraña: "Pertsona oso ona izan da 'Balento', zuzena, eta guztion laguna"

Maialen Santos 2020ko ots. 3a, 14:33

Durangaldeko Mugarra mendian hildako Luis Mari Mujika Balento bergararra izan du gogoan Pol Pol mendi elkarteko presidente den Aitor Erañak, "harekin bizi izandako uneak memorian izango dituztela" esanaz.

Luis Mari Mujika, Balento, 81 urteko bergararra Durangaldeko Mugarra mendian hil zen domekan, bertan izandako ezbehar baten ondorioz. 

Goizeko hamaikak pasa zirela gertatu zen ezbeharra; mendizalea sakan batetik erori zen. Esperientzia handikoa bera, alabarekin zegoen une horretan eta horiek eman zieten abisua larrialdi zerbitzuei. Helikopteroan hurbildu ziren ezbeharraren tokira, baina iritsi zirenerako jada hilda zegoen. 

Azkarruntz auzoko Balento baserrikoa zen mendizalea, eta herrian oso ezaguna. Egun bere kabuz ibiltzen zen arren, duela urte batzuk Pol Pol mendi elkarteko kide izandakoa zen, elkartetik azaldu dutenez.

Mendian ez ezik, beste hainbat kiroletan ere aritu izan zen gaztetan, Bergaran. Ezagutzen zutenek adierazi dutenez, kirolari eta herriari asko emandako pertsona zen Balento.

Pol-pol elkartearen izenean senideei eta lagunei doluminak helarazi nahi izan dizkio Erañak, eta gaineratu duenez, berarekin bizi izandako uneak memorian izango dituzte betirako. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak