81 urteko gizonezko bergarar bat hil da Mugarra mendian

Xabi Gorostidi 2020ko ots. 2a, 16:43

Luis Mari Mujika Balento, 81 urteko bergararra, hil da gaur Durangaldeko Mugarra mendian. Ezbeharra 11:20 aldera gertatu da, gizonezkoa sakan batetik erori ostean. Esperientziadun mendizalea zen eta familiako kide batzuekin zegoen une horretan. Hauek larrialdi zerbitzuei pasa diete abisua eta helikopteroan bertaratu dira. Gorpua zegoen tokira heltzea ezinezkoa zenez, hortik gertu lurreratu dira agenteak, baina aurkitu orduko jada hilda zegoen. 

Hildakoa, Azkarruntz auzoko Balento baserrikoa, ezaguna zen herrian. Besteak beste, Pol-pol mendi elkarteko kide ohia. 81 urte zituen arren, ezagutzen zutenek diote "sasoi onean" zegoela gaur egun. Urkiolako parke naturaleko Mugarra mendian hil da.

[Bideoa: Ertzaintza UVR Twitter, @uvrertzaintza]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak