Ari dira aurreratzen Bergarako kaleetako lanak

Amaia Zabala 2019ko abu. 19a, 14:22

Abuztuan herrian mugimendu gutxiago dagoela aprobetxatuz hainbat eraikuntza-lan egiten ari da udala Bergarako kaleetan. Gehienak nahiko aurreratuta doaz eta irailerako amaitzea aurreikusten dute. Gorka Artola alkateak, eraikuntza-lan hauen nondik norakoak azaldu dizkio Goienari.

Ibaragari kaleko lanak, palmerako biribilgunetik Ertzain-etxerako asfaltatze-lanak, Gabiria tuneleko lanak eta Masterreka kaleko lanak  dira horietako batzuk.

Aipatzekoa da, lan hauetako batzuk trafikoan aldaketak eragin dituztela, Ibargarai eta herri lagunak kaleen arteko ur saneamendua konpontzeko lanek esaterako.

Bestalde, Ibargaraiko lur azpiko parking publikoko garbiketa lanak esaterako gaurtik asteazkenera bitarte egingo dituzte eta ondorioz egun hauetan itxita egongo da.

Amaitzeko, pintaketa lanak egiteko ere ari dira aprobetxatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak