Trafikoan zein oinezkoetan eragingo dute hainbat lan egingo dituzte abuztuan

Maialen Regueiro 2019ko abu. 7a, 09:55
Ibargaraiko lanak

Bergaran hainbat lan egingo dira abuztuan, eta horiek trafikoan zein oinezkoengan eragina izango dute. Lan horietako batzuk hasiak daude dagoeneko, Ibargaraiko lanak edota Gabiriako tuneleko obrak, besteak beste.

Ibargaraiko lanak

Ibargarai kalean, Miguel Altuna parean hain zuzen, saneamenduko hoditeria hobetzeko lanak egiten dihardute. Lanak abuztuaren 16an amaitzea aurreikusten da eta horiek egin ahal izateko, aldaketak egon daitezke trafikoan edota oinezkoen ibilbidean.

Kale honetan baita ere, lur azpiko parking publikoan, alegia, garbiketa lanak egingo dituzte, abuztuaren 19tik 21era bitartean. Kasu honetan, aipatutako epean, aparkalekua itxita egongo da eta abuztuaren 19an, parking-aren sarreraren parean dagoen karrila moztu egingo dute.

Palmerako biribilgunetik Ertzain-etxera

Palmerako biribilgunetik Ertzain-etxera ere asfaltatze-lanak egiten dihardute eta lanak, abuztuaren 9an amaitzea aurreikusten da. Kasu honetan, garajeetarako sarrerak izan ezik, gainontzean trafikoa moztuta egongo da. Gainera, Ibargarai 9ko eta Oxirondoko 2ko autobus-geltokietan ez da zerbitzurik egongo. Azkenik, Udaltzaingoak lanek irauten duten bitartean, GI-627 errepidea erabiltzeko gomendioa egin du.

Gabiriako tunela

Gabiriako tunela itxita dago dagoeneko eta hilaren bukaerara bitartean ez da zabalduko. Izan ere, tunel barruan hainbat lan egin behar dituzte, argiteria edota inpermeabilizazio lanak eta horiek, iraila hasierarako amaitzea aurreikusten da.

Aranerreka kalea

Kale honen hasieran, arketa-tapa bat konpontzeko lanak egingo dituzte abuztuaren 20an. Ondorioz, hesiak jarriko dira, baina kasu honetan ez dute trafikoan eraginik izango.

Masterreka kalea

Abuztuaren 21ean, Masterreka kaleko bi arketa-tapa konponduko dituzte. Horretarako, kale honetako aparkalekuak libre utzi beharko dira, lanak egiten diren bitartean trafikoa bertatik bideratu ahal izateko.

Abuztuaren 22an, kale honetako Infernuko bidegurutzean arketa-tapa kondonduko dute eta horren eraginez, bidegorritik datozen autoek ezingo dute Bolurako bidea hartu.

Pintaketa-lanak

Abuztuan zehar, brigadako langileak asfaltoko pintaketa-lanak egiten arituko dira, Ibargarai, Zurradero, Bideberri, Artzamendi eta Masterreka kaletan. Horregatik, horiek egiten dituzte bitartean, trafikoan aldaketak izan daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak