Gaur egingo dute ekimenaren aurkezpena Munibe plazan eta bertan, besteak beste, Udaleko, Harrotasuna taldeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK), Bedelkarreko eta Jarduneko ordezkariak elkartu dira. EGKko presidente Maialen Olabek argi azaldu du zein den helburua: "Norberak bere identitatea modu askean eta inposiziorik gabe garatzea, dela pertsona bakoitza emakume, gizon, transexual edo pertsona ez bitar gisa garatu eta adieraz dadin".
Udal eraikin guztiak dira Gune Anitzak
Udalak "konpromiso irmoa" agertu du LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna eta eskubideen defentsa bultzatzeko eta ordezkariak pozik agertu dira deialdiak izan duen erantzunarekin: "Espero dugu aurrerantzean ere gero eta Gune Anitz gehiago egotea Bergaran. Azpimarratu nahi dugu Udal eraikin guztiak ere Gune Anitzak izango direla, eta LGTBI+ kolektiboaren aldeko jarrera positiboak eta integratzaileak bakarrik onartuko direla bertan".