Katxalin elkartearen aldeko jaia ekainaren 22an, Bedelkarren babesarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko eka. 17a, 12:10

Bularreko eta ginekologiako minbiziaren aurka lanean diharduen Katxalin elkartearen aldeko jaia antolatu dute ekainaren 22rako. Katxalinen lana ikusgarriagoa egitea du helburu ekimenak; Iralan izango da jaia, 18:00etatik 20:00etara: Katxalin elkartekoen tailerrak, Candem Town-en dantza emanaldia eta musika izango dira.

Katxalin-en tailerren barruan askotariko eskulanak egingo dituzte: bihotzak, beletak, panpinak, gorroak, barita magikoak... Gainera, dantza saio berezia egongo da Candem Town-en eskutik eta musikarik ez da faltako. Helburua da Katxalinek egiten duen lana ikusgarriagoa egitea, kalera ateratzea eta jai giroan erakustea.

Bedelkar, hasieratik gertu

Orain dela hilabete batzuk Katxalinek Bergara Bizi eta Bedelkarrengana jo zuen egiten duten lana modu alai eta jai giroko batean herritarrei plazaratzeko laguntza eske. Hala, Bergara Bizi-k eta Bedelkarrek formatua asmatu, Katxalinekoei azaldu eta borobiltzea erabaki zuten.

Era berean, Candem Town akademiak aspaldi dauka Katxalin elkartearekin harremana eta lotura; hainbat ekintza egin izan dituzte elkarrekin, eta hasieratik prest agertu zen. Bide batez, Katxalinen asmoa bada  bazkide kopurua gehitzea.

Hiru eragileek herritarrei gonbidapena egiten diete ekainaren 22an Simon Arrietara hurbildu eta jai giroan Katxalin-en lanaren berri izan dezaten.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak