Maider Jorge Gabilondo ikasleak izan zuen proiektua egiteko ideia. Ideia ametsa bihurtu zen, eta Ikastola guztia buru-belarri lanean jarri zen. Urtebete luzeren ondoren, Ametsak espaziora bidali dituzte.
Homologatutako 14 irrati-amateur
Gaur egin dute zuzeneko konexioa Nazioarteko Espazio Estazioan dagoen Nick Hague astronautarekin. Horretarako irrati-amateurren laguntza izan dute. Aranzadi Ikastolan Jon Sistiaga, Felipe Uriarte eta Alex Escartin irrati-amateurrak egon dira; horiek Australiako beste irrati-amateur batekin egin dute konexioa eta hark egin du konexioa Nick Hague astronautarekin.
Nabarmendu behar da mundu guztian 14 irrati-amateur daudela homologatuta ISS-rekin konexioak egiteko –horietako bat Australiakoa–.
Konexio guztia modu analogikoan egin da, irrati kableen bitartez –hemendik Australiara 15 mila kilometro kable erabili dituzte, gutxi gorabehera–. Teknologia digitalaren bitartez egitea debekatuta dagoela azaldu du Sistiagak.
Estazioak ordu erdian ematen dio bira Lurrari
Nazioarteko Espazio Estazioa lurretik 408 kilometrora dago, eta segundoko 7 kilometroko abiaduran mugitzen da. Ordu eta erdian ematen dio bira lurrari. Bada, estazioa Australia gainetik pasa den unean egin dute konexioa.