Oposizioko zinegotzia
Azken agintaldi honetan, oposizioko zinegotzi izan da Artola eta erronka honi aurre egiteko gogotsu dagoela adierazi du. Maiatzaren 26ko hausteskundeak irabazteko aukerak daudela aitortu du, baina aurretik herri programa osatu beharko dute.
Herri programa
Maiatzera arte Irala kaleko EH Bilduren bilgunea herritarrei zabalduta egongo da, horien proposamen zein ideiak batzeko. Agurne Barrusok adierazi du, herritarrak entzuteko prest daudela eta azpimarratu du hausteskundeak irabazteko herritarren laguntza ezinbestekoa dela.