22 lagunek hartu zuten parte egitasmoan. Olaso dorreko lorategian elkartu ziren goizean eta han sortu zituzten lehenengo marrazkiak arkatza, akuarela eta bestelako margoak erabilita.
Irizar jauregiraino egin zuten ondoren, han mokadutxoa egin eta marrazten jarraitzeko, eta Usondo parkean egin zuten hirugarren, eta azken marrazketa-saioa.
Sorkuntzak elkartrukatzea
Topaketan parte-hartzeko Hainbat arrazoi azpimarratu dituzte marrazkilariek. Giro onean gustuko duten hori egitea, euren sorkuntzak eta lan egiteko moduak elkartrukatzea aberasgarria dela edo batak bestearengandik ikasteko unea aproposa dela.
Kanpotik hainbat lagun etorri ziren, baina herriko marrazkilariek ere ez zuten hutsik egin. Goiza borobila izaten lagundu zuen eguraldiak ere.
Parte hartzaileek, holako topaketetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuten, ez dagoela marrazten maisua izan beharrik, eta garrantzitsuena animatzea dela gogoratuz.